BKL-k hausnarketa prozesua abiatu du
Saskibaloi taldeak etorkizunerako bidea zehaztu nahi du eta bilera irekiak antolatu ditu, Igartza Jauregian
BKL-ko jokalari eta zuzendaritzako kideen gaur Beasainen atera duten taldeko irudian. Arg.: BKL BKL-k etorkizuna zehaztu nahi du eta bilera irekiak antolatu dituzte horretarako. Igartza Jauregian elkartuko dira, 19:00etan, bost multzotan banatuta: zuzendaritza; jokalari eta entrenatzaile ohiak; bazkideak, laguntzaileak eta instituzioak; gurasoak; jokalariak. Batzarrak bihar hasiko dira eta datorren astera arte luzatuko dira.
| Nortzuk: | Noiz: |
| Zuzendaritza | Uztailak 14, 19:00etan. |
| Jokalari eta entrenatzaile ohiak | Uztailak 15, 19:00etan. |
| Bazkideak, laguntzaileak eta instituzioak | Uztailak 21, 19:00etan. |
| Gurasoak | Uztailak 22, 19:00etan. |
| Jokalariak | Uztailak 23, 19:00etan. |
Antolaketa lanak errazteko aurrez parte hartzea konfirmatzeko eskatu dute arduradunek. Horretarako, dokumentu hau bete behar da.













