Beasain-Bergara autobidearen kobrantza lizitatu da
Ostiral honetan, Bidegiko Administrazioak egindako kontseiluan A-636 Beasain-Bergara autobidea kobratzeko sistema mantentzea lizitaziora ateratzea erabaki du. Proiektu honen lizitazioak 10.352.000 euroko aurrekontua du BEZa kontuan hartu gabe, eta guztira 5 urte eta erdi iraungo ditu. 12 hilabete beharko dira proiektua idazteko eta 4 urte eta erdiz kudeatu eta ustiatuko da.
Aurkezten diren enpresek aurreproiektu bat erakutsi beharko dute. Behin esleipena egin ondoren, enpresako kideek eraikuntza-proiektua (bi arkupe eta bi banderola berrien xehetasunez) idatzi beharko dute. Sistema horretan integratu beharko dute Deskargako arkupea. Horiek autobide zati ezberdinak kobratzeko sistema osatuko dute, Foru Aldundiak uztailaren 14an onartu zuen Foru Arauaren proiektuaren arabera.













