Zaldibian esan diote agur aurtengo Sega Ligari
Almitza elkarteak antolatutako nazioarteko erako Sega Liga Usurbilen hasi zen aurreko asteko igandean eta gaur amaitu da Zaldibian.

Belaunaldi ezberdinetako segalariek garbi utzi dituzte gaurkoan Irastortza baserriaren zelaiak. Aurten, COVID-19a dela eta, ezin izan dute beste urteetan bezala egin. Lehen saioa joan den igandean egin zuten Usurbilen, eta bigarrena eta azkena gaur ospatu dute Zaldibian.
Eguzkia gogor jotzen aritu den egun honetan ganoraz ibili dira segalari gazte zein helduak postu hoberena lortzekotan. Aurtengo ligako txapelduna emakumezkoen ligan Ainara Otamendi izan da, eta gizonezkoenean, berriz, “Altzo” ezizenez ezaguna den Miel Mari Jauregi. Bestalde, mutiletan Josu Mendizabalek eraman du txapela, eta gaztetxoenen artean Mattin Etxarrik.
ZALDIBIAKO EMAITZAK
Gizonezkoak
Miel Mari “Altzo” Jauregi Beloki 03:27,00
Julen Gabirondo Izeta 05:06,00
Jon Otegi Odriozola 05:05,00
Bixente Mitxelena Arbelaitz 05:13,00
Joxe Atin Arratibel 05:58,88
Mikel Lizartza Colomo 06:13,59
Pabi Astondoa Egiluz 06:26,00
Andoni Urrutia Idigoras 06:51,00
Joakin Garmendia Garmendia 06:54,90
Emakumezkoak
Alaitz Imaz Tolosa 01:35,00
Malou Henriksen 01:58,24
Irati Astondoa Zuluaga 02:09,00
Ainara Otamendi Elizalde 02:45,87
Susana Lopez Bigas 02:48,32
Maide Garmendia Jauregi 02:52,00
Haizea Arruti Mendizabal 03:08,00
Garazi Urkiola Gamarra 03:11,00
Graxi Elosegi Madariaga 03:19,00
Mutilak
Josu Mendizabal Zubeldia 01:50,84
Auritz Alkorta Albisu 01:54,30
Iñigo Etxabe Mendizabal 02:20,00
Oier Mitxelena Mazkiaran 03:38,00
Jokin Mikeo Sanchez 05:48,00
Gaztetxoak
Mattin Etxarri Ripalda 03:33,00
Iune Mikeo Sanchez 02:18,75






































































