Zortzi ehiza postu erasotu dituzte Apotako lerroan
Pasa den asteburuan Partzoneriako 8 ehiza postu erasotu zituzten Apotako lerroan. Tensoreak moztu zituzten eta postuak erori ziren, kalte handiak eraginez.
Partzoneriak salaketa jarri du ekintza hauen aurka, eta gaur bilduko dira Partzoneriako kide diren udalak egoera aztertzeko.