Beñat Ibargurenek palako Kutxabank Liga jokatuko du
LAZKAO // Kutxabank Liga txapelketan parte hartuko du Beñat Ibarguren palari lazkaotarrak. Innpala enpresako bost bikote lehiatuko dira, eta Ibargurenekin Xabier Ibargarai erratzuar atzelariak jokatuko du. Ligako lehen bikoa finalera zuzenean doa; 2.ak eta 3.ak finalaurrekoa jokatuko dute. Bihar, Garate-Ibai Perez izango dituzte aurkari Ibarguren-Ibargaraik, Bilboko Bizkaia frontoian (18:00).













