Errigora ekimeneko saskiak eskatzeko azken egunak
URRETXU // AEKk, Ikastolen Elkarteak eta Sortzenek Errigora ekimena antolatzen dute urtero Nafarroako ikastolei eta Erriberako ekoizleei laguntzeko. Hiru janari eta edari saski daude aukeran: beltzak 50 euro balio du (55, AEKren katiluarekin), berdeak 60 (65, Seaskaren egutegiarekin eta zuriak 70 (75, D ereduaren haziarekin). Saskia eskatzeko, 680 163 019 edo 637 110 423 zenbakira deitu behar da.