Zaldibiarra A Coruñatik Martutenera gerturatuko dute, eta beasaindarra Valentziatik Zaragozako Zuera espetxera.
"Borrokak merezi" duela gogorarazi dute sindikatuek. Bi aldeek, etorkizunean izan daitezkeen gora-beherak "enpresaren eta langileen artean" konpontzeko konpromisoa agertu dute.
Azken egunetako beheranzko joera mantentzen ari da, eta nabarmen jaitsi da kasu berrien kopurua. Gaur 29 positibo jaso ditu Osasun Sailaren txostenak. Beasainen, Zumarragan, Ordizian eta Urretxun gehienak. Herri asko daude kasu berririk gabe.
Jentilbaratza elkarteak 2021eko Mitoak Bizirik egutegia argitaratu du. Aurten online egin daitezke eskaerak, eta egutegia etxera bidaliko dute.
Ataungo San Martin auzoak festa betean behar zukeenean, isil eta itxita dago. Ezohiko azaroa da Troskaeta tabernako Aitor Aldasororentzat (Ataun, 1969) ere. Barra du talaia.
Aurrekoek ez bezala, euskaraz egiten du Longartek. Urriaren 23an hartu zuen kargua Bilbon. Goierrin Beasainen, Ordizian, Zumarragan eta Seguran daude notaritzak
Europar Batasuna CAFek gidatzen duen FCH2RAIL kontsortzioa aukeratu du hidrogenozko trena garatzeko. 22 tranbia modulo eraikitzeko eskariak jaso dituela ere iragarri dute
Sektorea bereziki zigortu du jaurlaritzaren dekretu berriak. Goierriko ostalariek bidegabekeria eta ziurgabetasuna salatu dute. Herritarren babesa ere jaso dute asteburuan egindako protestetan.
Memoriaren egunarekin bat eginda, Beasaingo udal ordezkari guztiek parte hartu dute, biktimen omenezko monolitoan egindako lore eskaintzan.
Formazio saioak hilaren 16, 23 eta 30ean izango dira. Ikuspegiko teknikariek, Jon Maiak eta Monica Leivak gidatuko dituzte. Izena emateko udaletxera deitu behar da, gaur bertan
Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, Beasaingo Arangoiti egoitzan bi kutsatu gehiago atzeman dituzte azkeneko 24 orduan. Inork ez du senda agiria jaso eta, hortaz, 25 egoiliar dira COVID-19ak erasandakoak. Zumarragako Argixaon, berriz, bederatzi gaixo daude.
Goierri beheko sei udaletako berdintasun zerbitzuen elkarlanetik sortu dute sormen lehiaketa. Bideo lanak aurkezteko azken eguna 2020ko abenduaren 4a izango da
Ordiziako Filipinak kaleko 38. eta 42. zenbakian daude kokatuta etxebizitzak. Eskaerak egiteko epea zabalik dago datorren azaroaren 22ra arte eta udaleko Arreta bulegoan egin beharko da
Andoni Mutiloak 'Esnatu naiz' kabaret ikuskizuna egingo du larunbatean, Legorretako Herri Antzokian. Abenduan, beste hiru herritan ere izango da.
Ordiziatik abiatuta ibilaldia antolatu du Ordizia Kolorek. Ordizia inguruan dauden paisaiak ezagutzea eta jatorri desberdinetako herritarren artean zubiak eraikitzen jarraitzea da helburua.