24 pertsona identifikatu dituzte Olaberrian botiloia egiteagatik
Ihurren kokatuta dauden padeleko pistetan identifikatu zituzten atzo arratsaldean, ezarritako neurriak ez errespetatzeagatik
Ihurre auzoa Olaberrian // Goierriko Hitza Atzo eta gaur egindako lanaldietan 18 pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak Euskadin gertatutako zenbait istilu direla eta, horietatik 7 Gipuzkoan izan dira. Horrez gain, 735 akta zabaldu dituzte Covid-19aren aurrean ezarritako neurriak ez errespetatzeagatik. Zigor horietatik 254 Gipuzkoan aplikatu dira Irunen, Donostian eta Olaberrian jazotako gertakarien ostean.
Arratsaldeko 18:30ak aldera, Ertzaintzak Olaberriako Ihurre auzoan dauden padel pistetan botiloia egiten ari ziren 24 pertsona identifikatu zituen bart. Tartean zebilen pertsona orori zigorra ezarri zion Ertzaintzak ezarritako arauak ez betetzeagatik.













