Beste hogei kasu atzeman dituzte Goierrin
Osasun Sailak beste 20 kasuren berri eman du gaurko txostenean. Beasainen, Lazkaon eta Ordizian daude positibo berririk gehienak.
Koronabirusaren datuek beste koska bat egin dute gaur gora, Osasun Sailak jakinarazi dituen 20 positibo berriekin. Eragin-tasetan ere nabari da gorakada, eta Legorretan, esaterako, baheketa egingo diete gaurtik, 40 eta 80 urte arteko herritarrei.
Gaurkoan, ordea, igoera Beasainen (7), Lazkaon (3) eta Ordizian (2) nabari da, batez ere. Legazpik eta Zaldibiak bina kasu gehiago dituzte, eta bana Itsasondok, Legorretak eta Olaberriak. Gainontzeko herrietan ez sute positibo berririk atzeman.
Eragin tasei dagokionean, Itsasondok (1510,99), Legorretak (1342,88), Lazkaok (781,25) eta Idiazabalek (504,20) dituzte dautrik okerrenak, nahiz eta gaurtik aurrera, Jaurlaritzak ez dituen kontuan hartuko eremuen alerta mailak eta orain arte aplikatu diren neurri gehigarriak.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.176 COVID-19 positibo kasu izan dira.
03/08 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 134 | ||
Beasain | 7 | 1.171 (+7) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 22 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 115 (+) | ||
Itsasondo | 1 | 49 (+1) | ||
Lazkao | 3 | 338 (+3) | ||
Legazpi | 2 | 512 (+2) | ||
Legorreta | 1 | 126 (+1) | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 1 | 46 (+1) | ||
Ordizia | 3 | 998 (+3) | ||
Ormaiztegi | 0 | 81 | ||
Segura | 0 | 156 | ||
Urretxu | 0 | 410 | ||
Zaldibia | 2 | 131 (+2) | ||
Zegama | 0 | 118 | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 0 | 704 (+) | ||
GOIERRI | 20 | 5.176 (+20) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.