Ekainaren 19an jokatuko dute Jose Antonio Peña Mitina
Iazkoa bertan behera geratu zen koronabirusagatik. Bosgarren jardunaldia izango da aurtengoa, eta atleta onentsuenak bilduko ditu Ordiziako Altamira estadioan.
Jose Antonio Peña Mitinak badu data, datorren ekainaren 19an jokatuko da, hala zabaldu du probaren antolakuntzaz arduratzen den Txindoki Atletismo Taldeak, sare sozialen bidez. Momentuz, hori da zabaldu duten informazio bakarra. Iazkoa bertan behera uzteko erabakia hartu zuen antolakuntzak, Koronabirusagatik.
Baina aurten badirudi posible izango dela. Bosgarren ekitaldia izango da, eta ziur aurten ere, atletismoaren figura onentsuenak Ordizian izango direla. Aurten gainera, Altamira estadioko atletismo pista berritua estreinatu ahal izango dute. Laster informazio gehiago.