Nicolas Alustiza txirrindulari zumarragarrak Egiako lasterketa irabazi du
Euskal Herria txapelketako lehen proba da eta, beraz, lider jarri da.
Nicolas Alustiza txirrindulari zumarragarrak Donostiako Egia auzoko gazte mailako lasterketa irabazi zuen atzo. Bellota Goierri taldeko txirrindulariak ia minutu eta erdiko aldea atera zion bigarren sailkatuari. Probak 84 kilometro zituen eta 187 txirrindularik parte hartu zuten.
Egiako lasterketa Euskal Herria txapelketako lehenengoa da. Beraz, Alustizak liderrari dagokion mailota jantzi du. Hurrengo lasterketa apirilaren 1ean izango da, Durangon.