Zazpi positibo aktibo, lau sendatu berri eta positibo berririk ez Segurako San Juan egoitzan
Martxo amaieran eta apirila hasieran, PCR proben mapeo prebentibo bat egin ondoren, Segurako San Juan egoitzan hainbat koronabirus kasu positibo atzeman zituzten. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako azken datuen arabera, atzoko datarekin, ez dituzte positibo berriak atzeman azken probetan. Gaur egun, zazpi positibo aktibo daude oraindik egoitzan, lau sendatu berri eta positibo berririk ez da agertu.