Udaleku irekietan izena emateko epea ostiralean amaituko da
Udaleku irekiak antolatu ditu Itsasondoko Udalak, ekainaren 28tik uztailaren 23ra arte, 10:00etatik 13:00etara. 2009 eta 2017 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahalko dute, eta Itsasondon erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna. Prezioari dagokionez, Guraso Elkarteko eta Urkipeko kide direnentzat 100 eurokoa izango da. Eskolako kidea, baina Guraso Elkartekoa ez denarentzat, 115 euro, eta gainontzekoentzat, 135 euro.
Izen ematea
Udalekuetan parte hartzeko eskaera egin behar da aldez aurretik. Horretarako epea ostiralean, hilak 28, amaitzen da. Izena emateko ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da: izena emate orria beteta; ordainketa ordainagiria; mediku txartelaren kopia; eta kontingentzi plana irakurri.
Izen ematea, Internet bidez egin daiteke, Itsasondoko Udalaren webgunean sartuta. Beste aukera bat da, udaletxeko harreran egitea. Ordutegia, 08:30etik 13:30era da.