Goierri Gorrik Euskal Ligan jarraituko du
Goierri nesken futbol talde nagusia 4-1 gailendu zaio Barakaldori Loinatzen
Goierri Gorrik Euskal Ligan jarraituko du beste urte batez. Berdinketa bat lortzea nahikoa zuketen mailari eusteko, baina Koldo Zalduak gidatutako neskek garaipen batekin ziurtatu dute gorenean jarraitzea. 4-1 gailendu zaizkie Barakaldoko neskei.