Lau pertsona zauritu dira sute batean Beasainen, kea arnastuta
Pertsona heldu bat eta adingabe bat Zumarragako Ospitalera eraman behar izan dituzte. Sua San Inazio kaleko etxebizitza bateko bosgarren solairuan piztu da, sukalde batean.
Lau pertsona zauritu dira sute batean Beasainen (Gipuzkoa), kea arnastuta, eta horietako bi Zumarragako Ospitalera eraman behar izan dituzte, suhiltzaileek eta Segurtasun Sailak jakitera eman dutenez. Antza denez, etxeko ke-erauzgailuak su hartu du.
Iturrien arabera, sutea 15:15 aldera San Inazio kaleko etxebizitza bateko bosgarren solairuan piztu da, sukalde batean. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta sua itzali dute, baina sugarrek ke handia sortu dute, eta etxebizitzako lau bizilaguni kalte egin die.
Horietako bi tokian bertan artatu dituzte, baina beste bi, heldu bat eta adingabe bat, aita eta alaba, Zumarragako Ospitalera eraman behar izan dituzte.