Unai Zubeldia ibartarrak irabazi du Idiazabalgo III. Txirrindularitza saria
Bi sektore izan ditu probak, lehen errepideko proba eta segidan erlojupekoa, eta bietan nagusitu da Zubeldia. Haimar Etxeberria eta Aimar Erostarbe sailkatu dira bigarren eta hirugarren.
Lehendabizi 48,5 kilometroko errepide proba eta hura bukatu eta ordubetera 4 kilometroko erlojupekoa. Bietan Unai Zubeldia (Limousin) izan da nagusi, eta horrenbeste ibartarra izan da junior mailako Idiazabal III. Txirrindulari Sariko irabazlea.
Errepidekoan nahiz erlojupekoan postu berbera lortu dute Haimar Etxeberriak (Burn) eta Aimar Erostarbek (Ulma), eta bigarren eta hirugarren sailkatu dira hurrenez hurren. 11 taldetako 101 txirrindularik parte hartu dute, eta errepidekoak lehen 40 postuetan sailkatu direnek erlojupekoan ere parte hartu dute.
Errepide probak 4 mendate puntuagarri izan dituzte, laurak 3. mailakoak: Zerain, Liernia eta Albitxu bi aldiz. Erlojupekoan Albitxu ere igo behar izan dute.
Sailkapen nagusia (bi sektoreak batuta)
1.-Unai Zubeldia (Limousin) ……………………….. 01:27:06
2.- Haimar Etxeberria (Burn)………………………… 4 segundora
3.- Aimar Erostarbe (Ulma)…………………………… 5 segundora
Mendiko Saria
1.- Haimar Etxeberria (Burn)……. 10 puntu
2.- Aimar Erostarbe (Ulma)……….8 puntu
3.- Unai Zubeldia (Limousin)…….. puntu 1
Tarteko helmugak
1.- Beñat Garaiar (AUGR)…………….3 puntu
Taldekakoa
1.- Loiumat………………………………..4:24:37
2.- Suministros Zadorra……………… 1:14ra
3.- Iridoi-Alimco-Belabia Motor……2:36ra