Galerna taldearen eta Eneko Dorronsororen kontzertuak, bihar Seguran
Bi emanaldiak dohakoak dira, baina aforoa mugatzeko, sarrera hartu beharko da, tokian bertan.

Segurako Udalak antolatutako udako ekintzen barruan, Galerna taldeak kontzertua emango du Laiotz Herri Eskolan bihar, 18:30ean. Ondoren, 19:30ean, Eneko Dorronsorok eta Fredi Pelaezek Agirre diskoa aurkeztuko dute. Bi kontzertuetarako sarrerak bertan eskuratu daitezke eta dohainik dira. Udako azken ekintza izango da.