Irene Paredes futbol jokalari legazpiarra Urrezko Baloia irabazteko hautagaien artean dago
Azaroaren 29an, Parisen egingo den ekitaldian jakinaraziko dute zeintzuk diren irabazleak.
Irene Paredes FC Bartzelona futbol taldeko jokalari legazpiarra, Urrezko Baloia irabazteko hautagaien artean dago. Bartzelonako atzelari legazpiarrak, Reala, Athletic eta Paris Saint -Germain taldeetako jokalari ohiak, emakumezkoen kategorian parte hartuko du. Guztira, 20 dira Urrezko Baloia saria jasotzeko aukerak dituztenak kategoria horretan. Azaroaren 29an jakinaraziko dituzte irabazleak Parisen egingo den sari banaketan.