Aizkorrikoak Txarabeltzera joango dira
Gaur eman behar da izena
Aizkorri Mendizale Elkarteko kideak Murumendiko mendilerroan ibiliko dira igandean: 08:00etan zine paretik abiatuko dira, Txarabeltzeraino. Aldez aurretik izena eman behar da. Elkarteko egoitzatik pasa behar da edo bertara deitu, gaur, 19:00etatik 20:00etara bitartean. 943 16 22 78 da telefonoa.
Datorren asteburuan finalista eguna ospatuko dute. Bertarako ere izena eman beharko da gaur zortzi.













