Ziklo-kros goiz paregabeaz gozatu dute gaur Legazpiko Urtatza-Zahar ingurura hurbildu diren zaletuek, Telleriarteko Txirrindulari elkarteak antolatuta, bertan jokatu den X. Legazpiko Ziklo-Kros Sariaren aitzakian. Lau lasterketez osatuta, 09:30ean hasi da lehena master kategoria desberdinetako txirrindulari ugariren partaidetzarekin, eta 12:30ean izan da azkena, Open mailakoa. Bitartean, kadeteak eta juniorrak aritu dira lehian, emakumezkoak zein gizonezkoak, baita Open mailako emakumezkoak ere. Ziklo-kros festa 14:00ak aldera amaitu da, kategoria guztietako sarituei, udal ordezkariei eta antolatzaileei dantzatu dieten aurreskuarekin.
Open mailako lasterketa zen agendako proba nagusia, eta Aitor Hernandezek irabazi du, bigarren sailkatua izan den Iñigo Gomezi 47 segundoko aldea aterata. Gonzalo Iguanzo sartu da hirugarren helmugan, irabazletik minutu eta 49 segundora. Zazpigarren aldia da Hernandezek Legazpin irabazi duena. Aipagarria izan da, baita ere, Garikoitz Bravo profesional ohiak egindako zortzigarren postua, eta Ander Ormazabal legazpiarraren debuta kategorian, 23 urtez azpikoetan, hain zuzen.
Eguraldia lagun izan da goiz osoan, eta zaletu ugari izan dira Legazpin. Aurreko egunetan egindako euriaren eraginez zirkuitua lokaztuta zegoen, eta ikuskizun aparta eskaini dute txirrindulari guztiek, baita lasterketak amaitu eta sari banaketa egin bitartean aritu diren txikiek ere.
SAILKAPENA ETA ARGAZKIAK
Elite eta Sub-23, gizonezkoak
1. Aitor Hernandez (Elite)
2. Iñigo Gomez (Elite)
3. Gonzalo Iguanzo (Sub-23)
Lehen legazpiarra: Ander Ormazabal
Elite eta Sub-23, emakumezkoak
1. Paula Suarez (Elite)
2. Olatz Odriozola (Elite)
3. Lur Zufiria (Sub-23)
Junior, gizonezkoak
1. Gorka Corres
2. Galder Leiza
3. Aimar Madina
Lehen legazpiarra: Gari Ugarte (4. postua)
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.