Beasaingo larunbateko urteko azken azoka berezian, asiar jatorriko arbiak

Azoka berezia egin dute bihar Loinazko San Martin plaza azpian.

Azoka berezia egin dute bihar San Martin plaza azpian. Garaiko produktuak izango dira nagusi. Asiar jatorria duten Pac Choi eta Daikon arbiak, esaterako. Azak, porruak eta ziazerbak ere salgai egongo dira, besteak beste. Zuzeneko musika eta zozketak ere izango dira.

Egitaraua:

  • 10:00. Bertako produktuen azokaren hasiera.         
  • 12:00. Loinatz Musika Eskolako trikitilariek eta pandero jotzaileak azoka girotuko dute.        
  • 13:30. Azokako produktuez osatutako 2 saskiren zozketa azokan erosketak egindakoen artean.   Bestalde, Igartzan bisita gidatua egiteko 2 sarrera ere emango dira saski bakoitzarekin batera.     
  • 14:00. Bertako produktuen azokaren amaiera.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa