KORONABIRUSA

Datuek gora egin dute berriz, eta 230 kasu atzeman dituzte hiru egunean

Osasun Sailaren txostenak 230 kasuren berri eman du Goierriri dagokionean. Beasainen, Lazkaon eta Zumarragan daude gehienak.

Pasa den ostegunean datuek koska bat behera egin zutela zion egunkari honek; gaur ordea, atzera ere igo egin dira. Astelehenetik asteazkenera bitartean 230 kasu jaso ditu Osasun Sailak, gaur argitaratutako txostenaren arabera.

Herriz herri begiratuta, Beasainek (52), Lazkaok (36),  Zumarragak (32), eta Legazpik (30) izan dituzte kasurik gehienak, baina beste 12 herritan ere badaude positibo berriak. Eragin tasari dagokionez, hemezortzi herri daude eremu gorrian, hiru laranjan eta bakarra berdean. 

Koronabirusaren krisia 2020ko martxoan hasi zenetik, 11.246 kasu agertu dira guztira Goierrin.

  11/29
11/30
12/01
  DENERA TASA
Altzaga 0 0 0   23 1092,90
Arama 0 0 0   30 0
Ataun 0 0 1   363 (+1) 1774,47
Beasain 23 11 18   2.227 (+52) 834,46 
Ezkio eta Itsaso 2 0 1   86 (+3) 2050,47
Gabiria 0 0 0   65 389,86
Gaintza 1 0 0   14 (+1) 877,19
Idiazabal 4 1 1   257 (+6) 756,30
Itsasondo 0 0 0   82 274,73
Lazkao 12 5 22   868 (+39) 1313,92
Legazpi 6 6 18   1.227 (+30) 1189,20
Legorreta 0 1 0   205 (+1) 604,03
Mutiloa 0 0 0   48 1176,47
Olaberria 1 0 0   150 (+1) 436,21
Ordizia 3 5 3   1.811 (+11) 456,80
Ormaiztegi 8 4 2   180 (+14) 2429,47
Segura 2 2 1   293 (+5) 978,47
Urretxu 8 5 13   995 (+26) 1654,71
Zaldibia 0 0 0   393 120,63
Zegama 3 0 3   296 (+6) 1051,94
Zerain 0 2 0   30 (+2) 2189,78
Zumarraga 10 12 10   1.551 (+32) 1761,53
GOIERRI 83 54 93   11.246 (+230)
 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa