Itaiak elkartasun jaialdia antolatu du Ordizian
Goierriko eta Tolosaldeko Itaia emakumeen antolakunde sozialista taldeek elkarrekin antolatu dute Ordiziako festa, 2021eko urtarrilean Ezpala gaztetxean formakuntza saio bat egiteagatik jaso dituzte 4.500 euroko isunei aurre egiteko helburuarekin.
Goierriko eta Tolosaldeko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialista taldeek elkartasun jaialdia egiten ari dira gaur Ordizian. 2021eko urtarrilean Ezpala gaztetxean formakuntza saio bat egiteagatik, guztira 4.500 euroko isunak iritsi zaizkien Itaiako kideei eta elkartasun jaialdian bildutako dirua isun horiei aurre egiteko izango da. Aldi berean, “erasoen aurrean, askatasun politikoak defendatu” aldarrikatu nahi izan dute.
Goizean, Emakume langileon pobretzea. Horren aurrean zer? hitzaldia egin dute eta eguerdian, bertso bazkaria Beti Alai pilotalekuaren kanpoko aldean, Maide Garmendia, Garazi Navarro eta Lurdes Ondaro bertsolariekin.
18:00etatik aurrera berriz, kontzertuak antolatu dituzte Gaztetxean, Aurrez aurre, John Dealer&the Coconuts eta Bassagain Soinu Sistema taldeekin.














