Izotz jauregira patinatzera joango dira Legazpiko gazteak Sorgintxulorekin
Martxoaren 5ean izango da irteera, eta izenak emateko epea hurrengo asteazkenean amaituko da. LH6ko ikasleei zuzendutako ekintza da.
Legazpiko Sorgintxulo aisialdi taldeak irteera egingo du Donostiako Txuri-Urdin Izotz Jauregira patinatzera, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin. Irteera martxoaren 5ean izango da, larunbatean, eta izena emateko azken eguna martxoaren 2a izango da, 14:00etan itxiko da epea. Ikastetxeetan eman daiteke izena, edo on-line legazpi.eus webgunean.
Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da ekintza hau, eta Sorgintxulok eramango du aurrera, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatuta.