Zabor edukiontzi gehiago erre dituzte Inauterietako asteburuan Legazpin
Bi asteetan erretako edukiontzietan egindako kaltea 5.951,39 eurokoa da.
Saturnino Telleria eta Plazaola kaleetan hiru hondakin edukiontzi erre dituzte Inauterien asteburuan. Aurreko asteburuan ere edukiontzi gehiago erre zituzten Legazpin, orduan Laubide eta San Ignazio auzoetan. Udalak jakinarazi duenez, bi asteburuetan egindako kalteak 15.951,39 eurokoak izan dira.
Udalak bere kezka eta haserrea azaldu du, batez ere Plazaola 17 pareko bilketa gunean erretako edukiontziengatik, etxebizitzetatik eta ibilgailuetatik ondoan zeudelako.
Egoera honen aurrean, udalak Ertzaintzari eskatu dio Udaltzaingoarekin elkarlanean aritu dadin, eta Legazpiko zaintza areagotu dezan.