Festa eta kolorea, bi urteko grisari
Inauteriak ospatzen dabiltza. Eguna borobiltzeko Hizpide eta DJ Nazaren kontzertuak izango dira
Legorretan inauteri eguna da gaurkoa. Bi urteren ondoren, bizipoz apur bat. Denetariko mozorroak ikusi dira: animaliak, Guardia Zibilak, unaiak… Gaztepiku elkarteak jarritako gaiari jarraika, askok EITBko pertsonaiak izan dituzte ardatz: Vaya Semanitako Jonan eta Txori, El Conquistador del Caribeko Atabey taldea, Xabier Azkargorta…
Suziriak eztanda egin duenean hasi da festa. Buruhandiek lanak izan dituzte legorretar gazteenak harrapatzeko, asko baitziren. Helduak, taberna giroan babestu dira.
Arratsaldean desfilea egingo dute, eta iluntzean, kontzertuak izango dira. Hizpide talde segurarra eta DJ Naza igoko dira oholtzara.