Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Onditz Iturbe (Mendi lasterkaria)

«Nire lasterketa egingo dut, nirean gozatuz eta sufrituz»

Zegama
Kirola

Krosak eta mendi lasterketak uztartzen ditu Onditz Iturbek (Igorre, 1991). Iaz hasi zen trailetan, eta aurten, aurreneko parte hartzean, Espainiako Kilometro Bertikala irabazi du. Gogotsu dago Zegamarako.

2022/05/27
Iñaki Gurrutxaga

Lasterketa karga handiarekin dabil atleta eta mendi lasterkari arratiarra aurtengo denboraldian, baina horrek ez dio eragotzi emaitza bikainak lortzea. Garaipen zerrenda oparoa du 2022 honetan: Bizkaiko txapeldun krosean urtarrilean, martxoan UZ Traileko eta Espainiako Kilometro Bertikaleko irabazle, eta apirilean Jaengo Kilometro Bertikalean garaile. Sasoi onean dagoela dio, eta Zegamako Kilometro Bertikalean «dena ematera» joango dela adierazi du. Ez du Irauleko igoera ezagutzen. «Ez da kezkatzen nauen zerbait».

Zer moduzko gorputzaldirekin zatoz Zegamara?

Lasterketa guztietara bezala, dena ematera eta aurrera. Esperientzia bizi eta ahal den karrera onena egitera.

Aurreneko aldia duzu?

Bai, hori da. Inoiz ez dut aukerarik izan egiteko, edo planteatu behintzat ez, eta aurtengoa izan da lehenengoa. Esperientzia berria izango da niretzat, eta espero dut zapore gozo batekin amaitzea.

Igoera ezagutzera etorri zara?

Ez, ez, eta ez dut uste joango naizenik. Lasterketa asko egiten ditut urtean zehar, eta ibilbide gehienak ere ez ditut ezagutzen, eta Zegamaren kasuan ere berdin. Ez da kezkatzen nauen zerbait.

Sasoi aldetik zer moduz? Eta denboraldiko karga aldetik?

Pixka bat gaixorik –maiatzaren 16koa da elkarrizketa–, eta espero dut errekuperatuko naizela ordurako, baina gainontzean sasoi onean nagoela uste dut.

Emaitzak aldetik behintzat urte bikaina daramazu. Tartean Kilometro Bertikaleko txapelketa irabazi duzu.

Lasterketa aldetik nahiko kargatuta. Ni mendiko federazioan (FEDME) eta atletismokoan (RCA) nago, eta pasatzen zaiguna da txapelketak bikoiztu egiten direla, banakakoa bikoiztu egiten da, taldekakoa ere bai… Orduan, azkenean, egutegia nahiko estu edukitzen dugu, eta egia da nahiko genukeena baino lasterketa karga handiagoa sartzen dugula. Bi taldetan eta bi federaziotan gaudenok konpromisoak dauzkagu alde batetik eta bestetik.

Aurreneko aldia zenuen gainera. Ez da lorpen makala.

Espainiako txapelketakoa izan zen bai nire lehenengo bertikala. Joan nintzen erreserba moduan txapelketa horretarako, baina Oihana Kortazar lesionatu zenez, tokia egin zidaten, zortea izan nuen eta ondo atera zen.

Eta orain Zegama, izen handiko beste proba bat.

Bai, nik eman dut parte hartzeko pausua. Espainiako taldekako txapelketa egin genuen, eta han hasi ginen berbetan, batzuk maratoia egingo zutela, besteek bertikala, esperientzia polita dela… Aukera eduki dut bertikalean izena emateko, eta Zegamako esperientzia beste ikuspegi batetik bizitzeko. Aurten egin ditut aurreneko aldiz bertikalak, eta gustua hartzen ari natzaie, eta parte hartzeko aukera edukita aurrera egitea erabaki dut.

Entrenatu-eta non egiten duzu, Arratia inguruan?

Jende askok pentsatzen du Gorbeia ingurua matxakatuta daukadala, baina ez, egunerokoan Zornotza inguruan ibiltzen naiz, etxeko mendietatik gertu. Asteburuetan bai, orduan aprobetxatzen dut beste leku eta mendi batzuetara joateko.

Ez dakarzu hortaz helburu jakinik.

Ez, berez gozatzera noa, eta daukadana ematera, ez dut finkatu helbururik.

Izango dituzun balizko aurkariei begira ere ez zarela egoten ondoriozta daiteke orduan.

Normalean ez. Nahikoa urduria naiz, eta nirean zentratzen saiatzen naiz, besteei begira egon gabe. Hori ezin da aldatu. Joatekoak direnak joango dira, sasoi onean joango dira, eta nahiago dut ez pentsatu horretan. Nik nire lasterketa egingo dut, nirean gozatuz eta sufrituz.

Eguraldiak kezkatzen al zaitu?

Eguraldiari bai, horri begiratzen diot bai! Caceresen Espainiako txapeldun atera nintzen horretan ez daukat oroitzapen onik, eguraldi oso-oso txarra egin zuen, eta beheranzkoan, behin bertikala amaituta, asko sufritu nuen; hotz handia… Berozalea ere ez naiz. Lainotuta badago hobeto, baina hori bai, euririk gabe eta hotz handirik gabe.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut