Zaldibiatik Gaintzarako errepidea itxi dute goialdean, aste osorako
Harrizko eustorma bat eraikiko dute, Gaintza aldeko goi partean. Zirkulazioa Aranburu baserritik desbideratuko dute, ostiralera arte.
Gipuzkoako Foru Aldundiak harrizko horma bat eraikiko du Zaldibiako Lizarraga baserritik gora Gaintzara doan Gi-3371 errepidean. Goi partean egingo dute obra, 3,300 kilometro puntuan. Hori dela eta, zirkulazioa moztu egingo dute errepideko 2,850 kilometrotik aurrera, eta Aranburu baserrietan barrena igarotzen den Gi-4371 errepidetik desbideratuko dute zirkulazioa. Ibilgailu astunen kasuan, ordezko ibilbide gisa, Gi-2133 errepidetik Larraitzerantz igotzea gomendatzen da, eta hango bidegurutzean GI-3372 errepidetik iristea Gaintzara.
Obrak gaur (astelehena) hasi ditu aldundiak, eta ostiraleko 20:00ak arte iraungo dute. Orduan zabalduko dute atzera Zaldibia-Gaintza errepidearen goiko partea.