G2Hko 515 korrikalariek 88 kilometro dituzte aurretik
Beasaingo Loinazko San Martin plazatik, 23:00ak puntuan abiatu dira Goierriko Bi Handiak traileko korrikalariak.
Ehunmilen trilogiako bigarren abentura ere hasi da. Goierriko Bi Handiko (88 km. eta 6.000 desnibel positiboa) 515 korrikalariak 23:00etan puntuan abiatu dira Beasaingo Loinazko San Martin plazatik, Ordiziara eta Zaldibiara bidean. Ohiko bertsolarien eta dantzarien agurrarekin. Larraitzera igo eta Aralar zeharkatu beharko dute gauean korrikalariek.
Lehenengo korrikalariak 10 orduren bueltan iritsiko dira helmugara. Lasterketarien jarraipena Ehunmilen webgunean egin daiteke.