Adinekoen bidairako izena emateko azken eguna da gaur
ZERAIN // Zeraingo Udalak antolatuta, nahi duten adinekoek bidaia egingo dute asteburuan Bizkaiko Urdaibai bioesferaren erreserbara. Parte hartu nahi dutenek gaur izango dute izena emateko azken aukera, udaletxean. Larunbatean izango da irteera. 09:00etan aterako dira Zeraingo autobus geltokitik. Bertara iritsi eta 11:30ean Urdaibai Bird Center bertako hegaztien behaketa zentroa bisitatuko dute. Santi Mamiñeko Lezika jatetxean bazkalduko dute gero, eta arratsalde pasa Mundakara joango dira.













