47. Txapel Gorri txirrindulari proba jokatu dute kadeteek Ordizian
Txirrindulari kadeteek Ordizian izan dute erronka oraingoan, 47. Txapel Gorri proban.
Ordiziako Santa Ana Jaietako haurren asteburuan Txapel Gorri Kirol Elkarteak 47.Txapel Gorri txirrindulari proba antolatu du, kadeta mailako txirrindularientzat. Ordiziako Gudarien Etorbidetik abiatu dira goizeko 10:00etan eta 11:30ak baino lehen iritsi da lehenengoa, bigarrena bertantxe zuela, norgehiagoka bizian iritsi dira. Hirugarrena eta laugarrena ere podiumean sartzeko lehian etorri dira azken metroetan. Lasterketa interesgarria izan da, nahiz eta erorikoren bat edo beste izan den.
Sailkapena
Eñaut Urcaregui Sanz gailendu da txapelketan, ordu eta hogei minutuko tartean osatu du ibilbidea, bigarren sailkatua Igor Iriarte Sanz izan da, denbora berdinean osatuta ibilbidea. Hirugarren posturako lehian Ibai Villate Momeñe izan da garaile, sailkapeneko hirugarren postua eskuratuz, beraz, Oier Urkiola Urmenetari ihes egin dio podiumak oso gutxigatik. Mendiko saria ere Igor Iriarte Sanzentzat izan da, lasterketako bigarren sailkatuarentzat. Taldekakoa, aldiz, F2 Informática-S.C. Amorebietak irabazi du eta Caja Rural-Ikolan Beasain izan da bigarrena.