Ikasleen Txindoki instituturako edo Goierrirako autobusa
ZERAIN // Herri txikietako ikasleek Lehen Hezkuntza bukatzen dutenean, beste herri batzuetara joan ohi dira Bigarren hezkuntza egitera. Hala, 2022-2023 ikasturtean 2005 eta 2006 urteetan jaiotako herritarrek Txindoki institutura edo Goierrira joateko autobus zerbitzua izan dezaten, Zeraingo, Mutiloako eta Segurako udal ordezkariek bilerak egin dituzte LurraldeBuseko ordezkariekin. Eskoletara joateko autobusa erabiltzeko interesa duten ikasleek izena eman behar dute, Zeraingo udaletxean, gaur goizean.













