Asteazkenean jokatuko du Ane Mintegik Donostiako Open-eko lehen partida
Aurreikusitako egutegia eta ordutegia errespetatzen badira, 10:00etan final-hamaseirena jokatuko du idiazabaldarrak Fruhvirtova txekiarraren aurka.

Ane Mintegi del Olmo tenislari idiazabaldarrak Donostiako Open-a jokatuko du. Atzo hasi zen txapelketa, sailkatze fasearekin. Aurreikusitako ordutegi eta egutegiaren arabera, Mintegik asteazkenean jokatuko du lehenengo partida, final-hamaseirena, Txekiar Errepublikako Brenda Fruhvirtova-ren kontra, 10:00etan. Open-eko finala igandean izango da, urriaren 2an.