Irailaren 29an, 30ean eta urriaren 2ean euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko garagardo azoka antolatu dute, Beasaingo Loinazko San Martin plaza azpian. Goierriko Neska* Gazteok Beasaingo Garagardo Azokako antolatzaileekin batera, hiru egun horietan martxan egongo den erasoen aurkako protokoloa jarriko dute martxan.
Ibaiaren ekosistema zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzeko jarduera horretan 88 boluntariok parte hartu dute.
Kilometroak Bekaren 2021eko deialdian aukeratu zuten ikerketa-proiektuaren emaitza gaur aurkeztu dute: 'Gabiriako bertsolaritza eta Gabirian bertsolaritza'. Jarduna nola sustraitu, mantendu eta iraunarazi den aztertu du talde batek.
Beasaingo zazpi entitateen atarietan egin dituzte protestak, "praktika txarrak" salatzeko.
Eguraldiaren aurreikuspen txarrengatik ohi baino jende gutxiagok parte hartu du aurtengo edizioan. Hala ere, antolatzaileak oso gustura geratu dira partaidetzarekin, mendi martxaren bilakaerarekin eta egindako lanaren emaitzarekin.
Judoan, saskibaloian eta xakean ari diren Jose Manuel Paternain, Ana Mari Sastre eta Markel Vesga dira Legazpiko Kirol Saridun berriak.
Mendi lasterkari zumarragarra 4. postuan sailkatu da emakumezkoetan, eta idiazabaldarra 7.a gizonezkoetan. Gorbeia Suzien proban parte hartzeko txartela lortu dute.
Herritarren saria Felix Flamariguek jaso du. Hamar margolarik parte hartu dute.
Aurreikusitako egutegia eta ordutegia errespetatzen badira, 10:00etan final-hamaseirena jokatuko du idiazabaldarrak Fruhvirtova txekiarraren aurka.
Donostian egin dute lehiaketa gaur goizean, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Bizkaiko 120 partaiderekin. Legazpiko Katilu taberna-jatetxeko zerbitzaria da Paredes.
Gipuzkoako paleta larruz txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu dute asteburuan. Lehenen eta bigarren mailako bikoteek lortu dituzte garaipenak. Nabarmentzekoa izan da, hirugarren mailako bikote gazteak egindako lana.
Garridok urrezko domina bat eta zilarrezko bi domina lortu ditu Europako Gaztediaren Jaialdi Olinpikoan eta bere adinekoen Espainiako bi marka, Euskadiko bi marka eta Gipuzkoako 20 marka hautsi ditu.