Lan bikaina egin dute Pirin Extremen Igone Camposek eta Ioseba Eskuderok
Mendi lasterkari zumarragarra 4. postuan sailkatu da emakumezkoetan, eta idiazabaldarra 7.a gizonezkoetan. Gorbeia Suzien proban parte hartzeko txartela lortu dute.

Euskal selekzioarekin lehiatu dira larunbatean Igone Campos zumarragarra eta Ioseba Eskudero idiazabaldarra Sky Runner World Serieseko Pirin Extrem proban, Bulgariako Bansko herrian. Biek ala biek emaitza bikainak lortu dituzte, eta Gorbeia Suzien probarako txartela eskuratu dute. Campos 4. sailkatu da emakumezkoetan, eta Eskudero 7. mutiletan.
Emakumezkoen podiuma hiru mendi lasterkari euskaldunek osatu dute. Oihana Azkorbebeitia izan da irabazlea, bigarrena Sandra Sevillano eta hirugarrena Maite Maiora. Mutiletan, Ander Iñarra hirugarren sailkatu da. Lasterkari hauek haien kabuz parte hartu dute lasterketan.