Joseba Insaustiren gazta Hitzakideen esku
Irailaren 4an Gipuzkoako 38. Artzai Gazta Txapelketa irabazi zuen Joseba Insaustiren 'Otatza' gazta jaso du Juli Bidegainek –Pello Akizu senarraren izenean– Hitzakideen zozketako sari modura.
Ordiziako Joseba Insausti izan da aurten Legazpin jokatu ohi den Gipuzkoako 38. Artzai Gazta txapelketaren irabazlea. Azken urteetako ohiturari jarraituz, GOIERRIKO HITZAK-k gaztagile irabazlearen gazta bat jarri zuen saritzat Hitzakideen txokoan. 155 Hitzakidek parte hartu zuten, eta zozketa egin ondoren, Pello Akizu urretxuar harpidea izan da sariduna. Haren emazteak, Juli Bidegainek, jaso du saria Legazpin.