Larunbatean jokatuko da Tartaloetxeko 28. mus txapelketa
15:00etatik 15:30era izango da izen-ematea. Txapelketa 8 erregetara jokatuko da.
Joxe Angel Alberdi Azpeiti eta Josetxo Arizkorreta, 2019ko txapeldunak, eta Jaun eta Denis Apaolaza anaiak, bigarren sailkatuak. Bi urteko etenaren ondoren, larunbatean Zegamako Tartaloetxe Kirol Elkarteko 28. Mus Txapelketa jokatuko da bertaratzen diren bikoteen artean. 8 erregetara izango da. Bikoteek 15:00etatik 15:30era eman beharko dute izena, eta ondoren hasiko da txapelketa. Sariak lehen 8 bikoteentzat ez ezik, elkarteko bazkidez osatutako lehen bikotearentzat ere izango dira. Tartaloetxeko zuzendaritzak eskerrak eman nahi dizkie aurrez sariak eman dituzten laguntzaileei eta bertaratuko direnei.













