Udako Argazki Lehiaketaren irabazleak
Goierriko Hitzaren XVII. Udako Argazki Lehiaketak baditu dagoeneko saridunak. Maider Artolak irabazi du Hitzakideen 1. saria, eta Eider Debak epaimahaiarena.
Bukatu da Goierriko Hitzaren Udako XVII. Argazki Lehiaketa. Aurten 51 lagunek parte hartu dute, eta haien lanak paperean zein webgunean izan dira ikusgai. Hitzakideen 1. saria Maider Artola beasaindarrak irabazi du Cap de Bol argazkiarekin, eta Hitzakideen 2. saria Jon Esnaola idiazabaldarrak Ibon de Plan argazkiarekin.
Epaimahaikaren sari nagusia Eider Deba idiazabaldarrak jaso du, Argazkirako prest argazkiarekin. Publikoak bozka bidez ematen duen saria, Ioritz Barandiaran lazkaotarrak jasoko du, Itsas lehoia argazkiak webgunean jasotako botoei esker.
Sari banaketa datorren ostegunean egingo da, urriaren 6an, arratsaldeko 19:00etan, Beasaingo Nafarroa 23 estudioan (Fotoetxe zaharrean), eta saritutako lanak bertan izango dira ikusgai.
SARITUTAKO ARGAZKIAK
Hitzakideen 1. saria: Maider Artola (Beasain): Cap de Bol
Hitzakideen 2. saria: Jon Esnaola (Idiazabal): Ibon de Plan
Argazkirik onenaren saria: Eider Deba (Idiazabal): Argazkirako prest
Irakurleen saria: Ioritz Barandiaran (Lazkao): Itsas lehoia