Urretxuko jaietako balorazio bilera 13ra atzeratu da
URRETXU // Urretxuko Santa Anastasia jaietako balorazio bilera atzo arratsaldean egin behar zuten, baina atzeratu egin da. Azken orduko agenda arazoak medio, hilaren 13ra atzeratu dute. Urretxuko udaletxeko portaloian izango da, 18:30ean. Herritar guztiak daude deituta. Herriko elkarteek joan zen ostiralerako bidali zituzten beraiek antolatzen dituzten ekintzen balorazioak.













