Beste bi fitxaketa Ampo Ordiziaren hiru laurdeneko lerroa indartzeko
Andries Viljoen erdilari hegoafrikarra eta Kieran Lee zeelandaberritarra fitxatu ditu Ordiziako klubak.
Ampo Ordiziak beste bi fitxaketa iragarri ditu, biak ere hirugarren lerroa indartzeko ekarriak.
Andries Viljoen erdilari hegoafrikarra da. 25 urte ditu, 192 cm da luze eta 106 kiloko pisua du. Nahiz eta jokalari gaztea izan, munduan zehar ibili den jokalaria da, besteak beste Japonian. Cheetahs taldeko 21 urtez azpiko taldean ere ibili zen 2017an.
Kieran Lee atzelaria da, baina, behar izanez gero hegalean ere joka dezake. 24 urte ditu, 177 cm neurtzen ditu eta 89 kiloko pisua dauka. Lee Zeelanda Berriko NPC Southland Stags taldean txapelketan entsegu gehien sartu zituen jokalaria izan zen eta jokalari onenaren saria ere eman zioten.