Ireki ditu ateak Urretxuko garagardo feriak
Atzo hasita, bihar ere irekita egongo da. Lurra dantza taldeak antolatu du.
Lurra dantza taldearen garagardo festaren bigarren eguna martxan da. Ederrena pilotalekuko ateak ireki dituzte, eta poliki-poliki hasi dira afarirako mahaiak betetzen.
Garagardo festa honetan 17 garagardo dastatzeko aukera dago, eta horietako bat glutenik gabekoa da. Ohi bezala, jatekoa ere badago: ukondoa, saltxitxak, solomoa eta pizza, besteak beste.