Atzo hasita, bihar ere irekita egongo da. Lurra dantza taldeak antolatu du.
Goizean Donostiatik atera den Sunsundegi rallya Zumarragan amaitu da, eta parte hartu duten autoak ikusgai jarri dituzte Trintxeran, beste 15 ibilgailurekin batera. Herriko hiru auto ere erakutsi dituzte.
Eguerdian hasi da Dantza Eguna, herriko plazan ehundik gora herritarrek dantzatu duten polkarekin. Aukeran dantza taldeak emanaldia egin du ondoren, eta herri bazkaria etorri da gero. Arratsaldean, Euskal Herriko Dantza Txapelketa jokatuko da Baratze pilotalekuan.
Beasaingo Txirrindularia-La Ciclista Goierri zikloturista martxa goizeko 9etan abiatu da Loinazpe institutu aurretik, 264 partaiderekin, horietatik 102 emakumeak. 40 eta 80 kilometroko bi ibilbide dituzte aukeran.