Sukaldaritza ikastaroa, ekonomia zirkularra sustatzeko
Legorretako Udaleko Kultur Lantaldeak Ekonomia zirkularra, bertako produktuarekin eginiko sukaldaritza ikastaroa antolatu du, Bilkoin elkartearen eta Cenbanc-en laguntzarekin. Euskaraz izango da eta ekonomia zirkularra sustatzeko gakoak emango dituzte, bertako produktuak prestatuz. Ikastaroaren helburua bertako produktuak eta merkatua sustatzea, kilometro zeroren filosofia bultzatzea eta bertako produktuaren kontsumoa sustatzea da.
Urtarrilaren 24an hasiko da ikastaroa, eta otsailaren 16an amaituko da. 20 orduko ikastaroa izango da eta Bilkoin elkartean egingo dira saio guztiak, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era. Plaza mugatuak dituenez, aurrez izena eman behar da, urtarrilaren 18a baino lehen. Aurrez aurre Patxi Ezkiaga Kultur Etxean eman daiteke izena, 08:00etatik 11:00etara edo 16:30etik 19:30era, postaz kultura@legorreta.eus helbide elektronikora idatzita, edo telefonoz 943 08 50 50 zenbakira deituta.
Matrikula doakoa da. Helduek izango dute lehentasuna, baina gazteagoek ere eman dezakete izena. 55 urtetik gorako hamabi lagunek eman beharko dute izena gutxienez taldea osatzeko.













