"Aurrena joan naiz musukoaren bila. Pentsatu dut, ez, gaur ja ez"
Jaione Izagirre (Zaldibia, 1976) autobus gidaria da Goierrin. Gogotsu hartu du lanean musukoa kentzeko lehen eguna. Hainbeste denbora musukoa jantzita, 2020tik, harritu egin zaio goizean janzteko beharrik ez zuela pentsatzea. Ondo moldatu da musukoa derrigor jantzi behar izanarekin, baina eguna helduta, gainkarga bat kendu du.
Zer moduz lehenengo eguna?
Elegante. Halere, aurrena joan naiz musukoaren bila. Pentsatu dut, “ez, gaur lehenengo eguna musukorik gabe”. Ondo.
Jendeak bazekien?
Bai. Herenegun jada jendeak pentsatu zuen atzotik ote zen musukoarena; gabe sartu, eta esanda, jantzi.
Arazorik izan al duzue musukoarengatik autobusean?
Nik, berez, ez. Lankide batzuek izan dituzte. Ni problema handirik gabe moldatu naiz. Harro samar sartu eta musukorik ez zuela jantzi behar esan didan bateren bat, baina bueno, nahiko ondo. Ez dut ia eragozpenik izan.
Zuek ere musukoarekin egin duzue lan. Kentzeko gogoekin?
Kentzeko desiratzen. Azkenean jendea autobusean zihoan musukoarekin. Guretzat hasieran derrigorrezkoa zen, gero pantaila babesgarriekin ere hasieran ibili behar genuen, baina ondoren pantailekin obligaziorik ez geneukan. Nik beti jantzi dut, hartara gatazkak ekiditen ditugu.