Cava botila itxurako piboteak jarri dituzte Zegaman
Cava botilak iradokitzen dituzten bi pibote jarri dituzte Zegamako herrigunean. Jakina denez, Zegama Sant Sadurni d´Anoia (Herrialde Katalanak) herriarekin senidetuta dago eta Joseba Izagirre alkateak esan duenez, harreman horri keinu bat egiteko jarri dituzte pibote berriak Zegaman. Piboteak Sant Sadurni d´Anoiatik bertatik ekarritakoak dira, hara egindako bidaia batean. Alkateak esan duenez, urtean bi bisita ofizial egiten dituzte San Martin egunean etortzen dira Zegamara Sant Sadurniko ordezkariak eta urrian, zegamarrak Cavatast izeneko cavaren festan izaten dira bertan.