Ahoz Aho jaialdiko ikuskizuna egingo du Yoshi Hiokik bihar Ataunen
Yoshi Hioki kontalari japoniar-kataluniarrak kontakizuna egingo du, bihar asteazkena, Ataunen. Ahoz Aho ahozkotasunaren jaialdiko ekitaldia izango da. Troskaeta tabernan, 22:00etan ariko da Hioki. Helduentzat kontaketa bat egingo du, gaztelaniaz. Bartzelonan bizi da 1991. urtetik. Margolaria eta kontalaria da, eta Japoniako mito, ipuin eta lan literarioak lantzen ditu.