'Errenazimendu kontzeptual metamorfoa' izenburupean aurkeztu ditu bere lanak eta apirilaren 12ra arte ikusgai egongo dira.
Ingeniaritza industriala ikasi ondoren, Alemaniara joan zen lan egitera Alberto Conde beasaindarra. Adimen artifizialean doktorea da. Glucovibes enpresa sortu zuen eta lehendabiziko GPS metabolikoa merkaturatu dute. 20 urtetik gorako ibilbide profesionalean hainbat patente eta artikulu zientifiko aurkeztu ditu.
'Hotsez Hots 2.0’ erakusketa jarri du ikusgai Jose Luis Elexpe ‘Pelex’ artista multidiziplinarrak (Usurbil, 1969) Ordiziako Barrena Jauregian, hilaren 31ra arte. Txalaparta oinarri, mugimendua, kolorea eta oreka landu ditu.
Arriarango Intxaurpe elkartean 'Itzulerak' izenburupean mahai ingurua egingo dute asteazkenean, eta bertso eta kirol erronka, herri bazkaria eta kantaldia antolatu dituzte larunbaterako.
Ibilbide gastronomikoa, burdingintzaren inguruko ibilbidea eta emakumeek egindako lana plazaratzeko ibilbidea dira egindako proposamenak. Ordiziatik kudeatuko dituzte, D'elikatuz Goierriko Interpretazio Zentrotik. "Desestazionalizazioa bilatzea" dute helburu.
Martxoaren 27tik apirilaren 2ra ospatuko da kultur astea. Mugako heriotzen errealitateaz bi hitzaldi antolatu dituzte. Urruñako eta Baionako ikasleak Seguran izango dira.
Idazleek ekainaren 30era arte izango dute proiektuak aurkezteko aukera.
Hitzarmenaren negoziaketan enpresaren "jarrera itxia" salatu du. Bihar izango dute lehenengo lanuztea.
Udalbatzako bederatzi zizeiluetarako hautagaiak eta hiru ordezko onartu dituzte Zaldibiako alderdikideek. Udalgintza eredua finkatzeko eta hauteskunde-programa osatzeko lanketak ere hasi dituzte.
Eskaintza Mugi garraio txartela duten Goierri garaiko bizilagunentzako da
Energiaren gaiari eskaini diote aurtengo edizioa. Bihar ikasleak oinez joango dira eskolara, eta arratsaldean eguzki labearen funtzionamendua erakutsiko dute.
Batzoki Kultur Elkartean izango da, ostiralean. Txartelak salgai daude.
Apirilaren 14an eta 15ean egingo dituzte, Arriaranen eta Urretxun. Hitzaldi, bertso afari, bertso ikuskizun eta kontzertu bana antolatu dituzte.
2030 Eskola Agendako ikasleek proposatuta ospatuko da eguna, eta udalak hainbat jarduera antolatu ditu. Gaur Agirre-Etxeberriko parkera bisita gidatua egingo dute, eta igandean Zuhaitz Eguna ospatuko dute.
Beasaingo udaletxean izango da bilera eta herritar guztiak gonbidatuta daude.