Depresioari buruz hitzaldia egingo dute gaur Gerrikon
Gerriko kultur elkarteak antolatutako Maita geure burua, elkar maitatu zikloko bigarren hitzaldia gaur, asteartea, izango da, Gerriko txokoan 18:30ean. Biziraun elkarteko kide eta psikologo Iratxe Etxenikek Depresioa, ustekabean etxean sartzen den bidaia laguna gaia landuko du. Azken saioa martxoaren 27an da, Izaskun Andonegi eta Txema Ormazabal, suizidioaz.