Eli Agirre beasaindarraren lanak ikusgai daude Aterpe tabernan
'Errenazimendu kontzeptual metamorfoa' izenburupean aurkeztu ditu bere lanak eta apirilaren 12ra arte ikusgai egongo dira.
Eli Agirre beasaindarrak, Errenazimendu kontzeptual metamorfoa izenburupean, margolanen erakusketa du Aterpe tabernan, apirilaren 12ra arte ikusgai egongo dena. «Nire legea beti izan da kontzeptuala, collageak, testurak, semiotikoa,…» deskribatu du autoreak, «irudimen askeak askatzen nau» borobildu du.
Urteotan egindako lanak dira. Aitortu duen moduan, «urte gogorren ondoren, eskerrik asko lagundu didazuen guztioi».
Erakusketa bisitatzeko gonbita ere luzatu du.