Irakurle saio berezia egingo dute bihar Ataunen, ‘Petare’ liburuarekin
Leire Ibarguren idazlearen Petare. Miren Ibargurenen puskak liburua komentatzeko, juntadizoa egingo dute Ataunen, bihar. Bi ekimenek bat egingo dute. Batetik, Otso Irakurleen hileroko solasaldia da, astebete aurreratuta. Bestetik, Biboletak emakume taldeak Martxoaren 8aren inguruan antolatutako egitarauaren bukaera ere bada. Bihar, asteazkena, 19:00etan da, udal liburutegian elkartuko dira, eta Ibarguren idazlea bertan izango da.